Alavanet - Arabako Gizarte Zerbitzuen Behatokia

SIIS - Arabako Behatokia
:
:
alavanet

Mapen kontsulta

Mapen kontsulta

Arabako Gizarte Behatokiaren mapen diseinuak helburu jakin bat du: alegia, modu bisual eta interaktiboan aurkeztea adierazle estatistikoen hautaketa bat, Lurralde honetako gizarte beharrei buruzkoa, batetik, eta behar horiei erantzuteko antolatutako Gizarte Zerbitzuen Sarearen magnitude nagusiei buruzkoa, bestetik. Mapa, taula eta grafiko interaktiboak konbinatuz, tresna honek aukera ematen digu udalerri edo koadrilen datuak elkarrekin konparatzeko, datuok eremu geografiko jakin batean izan duten bilakaera ezagutzeko, edota ezarritako helburuen inguruan sortzen diren gorabeherak aztertzeko.

Taulen kontsulta

Taulen kontsulta

Taula pertsonalizatuen bidez, Arabako gizarte zerbitzuen dimentsio nagusien osoko irudia lortu ahal izango duzu: zerbitzuek eta zentroek jendea artatzeko duten ahalmena, zenbat langilek diharduen sektorean lanean, eta erakunde publikoek zerbitzuok behar bezala mantentzeko egiten duten ahalegin ekonomikoa. Kontsulta-tresna hau helburu jakin batekin diseinatu da: alegia, erabiltzaileak bertako zerbitzu eta zentroei buruzko oinarrizko datuak azkar eta erraz eskuratzeko. Gainera, erabiltzeak aukera izango du nahi dituen datuak bistaratzeko, bai datu zehatzak –herri jakin bateko egoitza batean zenbat toki libre dauden, adibidez– bai Lurralde Historikoan diharduten kolektiboei eskaintzen zaizkien zerbitzu nagusiei buruzko datu orokorrak.

© 2017 – Arabako foru aldundia